Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Inauterietako kolorea eta festa Legazpin izango dira otsailaren 12tik 15era

2026/02/06
Inauterietako kolorea eta festa Legazpin izango dira otsailaren 12tik 15era

Herriko eragile desberdinen ekimenez, Inauterietako egitarau oparoa osatu da aurtengoan, musika, mozorroak eta tradizioa ardatz hartuta. Egun hauetan zehar kaleak Inauteri giroz beteko dira, Lintx eta Katamaloen etorrerarekin, desfileekin eta konpartsekin, herria giro bereziz jantziz. Ziurrenik ez dira egun hauetako ospakizun bakarrak izango, ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.

Otsailak 12, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute 17:15etatik aurrera.


Otsailak 13, ostirala: OSTIRAL INAUTE. LINTX ETA KATAMALOEN ETORRERA
•    16:15: IKASTETXEEN MOZORRO DESFILEA
•    17:00etan Lintx eta Katamaloen etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera, Trapalata txarangarekin.
•    19:00: 60-70 hamarkada Alaitasuna Errondailarekin. Hegialden 20:30ak arte.
Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.

Otsailak 14, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA LGAk antolatuta. Gaia: Marrazki Bizidunak.


Otsailak 15, igandea: GIPUZKOAKO INAUTERIA Herri Konpartsa, Sustraiak D.T.ak sustaturik.:
•    11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da. 
•    12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da.
Ibilbidea: Hegialde (Laubide), San Ignazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
•    17:30: Arratsaldeko saioa.
Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
•    19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.