Inauteriak 2025 - Legazpi

Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.
Otsailak 27, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute 17:30etatik aurrera.
Otsailak 28, ostirala: OSTIRAL INAUTE. LINTX eta KATAMALOEN ETORRERA
- 16:00: IKASTETXEEN MOZORRO DESFILEA Eguraldiak laguntzen badu.
- 17:15: Lintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera, Trapalata txarangarekin.Trapalata txaranga plazan arituko da 18:00ak arte.
- 19:00: Alaitasuna Mariatxia erdigunean.
Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.
Martxoak 1, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA LGAk antolatuta. Gaia: Olinpiadak.
Martxoak 2, igandea: INAUTERI KONPARTSAK 35 URTE HERRI KONPARTSA, Sustraiak D.T.ak sustaturik.:
- 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da. Bertan entsegua.
- 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da.
Ibilbidea: Hegialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
- 17:30: Arratsaldeko saioa.
Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.