Inauteri Igandeko Konpartsa 2025: Herri Inauteri konpartsak 35 urte Martxoaren 2an, igandea

Inauteri igandean, Herri Inauteri konpartsaren eguna izaten da, eta baita Lintxen agurra ere.
Ekitaldiaren sustatzaile den Sustraiak Dantza taldeak aurten 50 urte betetzen ditu, baina ez du data borobil bakarra, aurtengoa izango baita Herri Inauteri Konpartsaren 35. edizioa.
Aurten martxoaren 2an aterako da Herri inauteri konpartsa ‘Herri konpartsak 35 urte’ izenarekin, 35 urte betetzen baitira lehen aldiz egin zirenetik, eta hortik dator izena; Goierriko inauterien konpartsa izan zen 1991ko hura. Taldeko kide beteranoenek ongi gogoratzen dute lehen inauteri hura, elurra egin baitzuen.
35. herri inauteri konpartsa dela eta, zerbait berezia egin nahi izan dute eta aurtengoan, dantzei dagokionez, urte horietan guztietan ateratako inauteri batzuen nahasketa bat aterako da herriko kaleetara. Inauteri desberdinetako zortzi dantza egingo dira eta konpartsakideak, 1991an dantzariak jantzita joan ziren bezala joango dira.
Konpartsako partaide izango dira, dantzariez gain, joan den azaroaren 13az geroztik, asteazken eta larunbatetan entseguetan aritu diren adin guztietako hainbat eta hainbat herritar.
Hona eguneko egitaraua:
- 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da. Bertan entsaioa.
- 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da.
Ibilbidea: Hegialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
- 14:00: Bazkaria Aitxuri jatetxean.
- 17:30: Arratsaldeko saioa.
Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia(Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.
