Ilintiren aurtengo Porra! abian da
2025/06/11

Ilintik kanpaina berri bat jarri du martxan, jada ezaguna den Porra! aurten berrikuntza batzuekin. Oraingo honetan, abanikoen kopuru zehatza aurkitu beharko da. Ekainaren 9tik 24ra bitartean Ilintiko dendetan Porra!-n parte hartzeko txartelak banatuko dira.
Zer egin behar da?
Maparen laguntzaz, kanpainan parte hartu duten Ilintiko 6 saltokiak lokalizatzea, hainbat kaletan banatuta, eta erakusleihoetan guztira zenbat abaniko dauden asmatzea. Kontuan izan seiak batu behar dituzula! Kopuru zehatzera gehien hurbiltzen den pertsonak, pasatu gabe, 300 €-ko erosketa txartela irabaziko du Ilintiko saltokietan trukatzeko. Berdinketa gertatuz gero, zozketa egingo da.
Animatu eta parte hartu!
