Ikasgelako txartelak uztailaren 14a baino lehen itzuli behar dira, Kultur Etxean

Saturnino Telleria kaleko 1. zenbakian dagoen ikasteko gela -ikasgela- uztailaren 11ra arte erabil daiteke.
Datozen egunetan, erabiltzaileen iritzia jaso eta balorazioa egin ondoren, hurrengo ikasturterako eskaintza prestatuko dugu, eta txartelak berriro programatuko ditugu.
Horregatik, txartela oraindik itzuli ez dutenek uztailaren 14a baino lehen entregatu beharko dute Kultur Etxeko harreran. Ordutegia: 09:00-14:00.
2024-2025 ikasturteko datuak
Ikasgela irailaren 23an ireki zen 27 ikasposturekineta bertan astegunetan (8:00-21:00) nahiz asteburuetan eta jaiegunetan (9:30-20:30) ikasteko aukera izan da.
Maiatzera bitartean 41 txartela banatu dira. Eskatzaile gehienak emakumeak dira (%78). Gehienek graduko ikasketak egiten dituzte (%59), beste batzuek oposizioak (%29) prestatzen dituzte edo masterrak (%10) egiten dituzte. Gehienak, 10etik ia 4 EHUn matrikulatu dira (%39), baina 10etik 3 ez dira inon matrikulatu (%29), horietako askok oposizioak prestatzen baitituzte. Beste batzuk beste euskal unibertsitate batzuetan (%19) edo akademietan (%7) matrikulatu dira.