Ikasgela urriaren 20an irekiko da, Itxaropen 11n. Eskaerak 17tik aurrera egin daitezke

Udalak ikasgelaren egoitza lekuz aldatu du, eta urriaren 20tik aurrera Itxaropen 11n kokatuko da, Helduen Hezkuntzak (EPA) jada erabiltzen ez duen gelan. Horrela, irtenbidea ematen zaio erabiltzaileen eskarietako bati, ikasteko isiltasuna behar izateari, inguru horretan trafikoa askoz ere txikiagoa baita.
Guztira 20 ikaspostu eskaintzen dira, eta zerbitzuaren funtzionamendua orain arteko berbera da. Ikasturte osoan erabil daiteke, uztailaren 10era arte: astegunetan, 8:00etatik 21:00etara; asteburuetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era. Sarbidea txartela baten bidez arautzen da, eta, gutxienez, bi hilean behin erabili behar da. Bestela, udalak itzultzeko eskatuko ahal izango du.
Zerbitzu hori udalerrian erroldatuta dauden eta irakaskuntza arautuak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak) egiten ari diren 18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute, edo oposizioak prestatzen ari direnek.
Eskaerak urriaren 17tik aurreraegin daitezke Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara) eta txartelak eskuragarri egongo diraurriaren 20tik aurrera Kultur etxeko harreran. Eskaerarekin batera, 2025-2026 ikasturteko matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da. Oposizioak prestatzen ari direnek akademiaren ziurtagiria edo izena eman duten oposizioaren agiria aurkeztu beharko dute.
Ikasgela zerbitzuaren hasiera
2016ko abenduan, azterketen garaian, Udalak ikasteko espazio bat -ikasgela- eskaintzea erabaki zuen Bikuña jauregian. Ekimenak oso harrera ona izan zuen, eta Musika Eskola lekuz aldatu eta Agirre-Etxeberrira eraman zenean, Saturnino Telleria kalean hutsik geratu zen espazioetako bat egokitu zen, urte osoan ikasgela eskaintzeko. Horrela, astegunetan eta asteburuetan erabili ahal izan da, 2020ko maiatzaren 24tik 2025eko uztailera.