Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Idazketa tailerrak abian jarriko dira Legazpiko Udal Liburutegian datozen hilabeteetan. Izen ematea otsailaren 2tik aurrera

2026/01/29
Idazketa tailerrak abian jarriko dira Legazpiko Udal Liburutegian datozen hilabeteetan. Izen ematea otsailaren 2tik aurrera

Liburutegiak bi idazketa tailerren hasiera iragartzen ditu. Hitz idatziaren bidez sormena, hausnarketa, elkartrukea eta adierazpena sustatzeko xedea duten kultur proposamenak.

Tailerra, irakurketaren eta idazketaren arteko elkargune gisa planteatzen da. Bertan, parte-hartzaileek hainbat narrazio-molde aztertzeko aukera izango dute, hizkuntzaren erabilera landu eta ahots propioa garatu. Ariketa gidatuen eta testu hautatuen bidez, idazketaren prozesuari hurbilketa zaindua eskainiko zaio.

Jarduerek ez du aldez aurreko prestakuntzarik eskatzen, eta idazketa modu sortzaile eta erreflexiboan landu nahi duten guztiei zuzenduta dago.

Ordu biko saioak izango dira hilean behin, 4 hilabetetan zehar.

Bi tailer abian jarri nahi dira. Bata euskaraz (PDF, 4 MB. Eskuorria) (leiho berri batean irekitzen da)Oihana Aranak gidatua eta bestea gaztelaniaz (PDF, 4 MB. Eskuorria) (leiho berri batean irekitzen da), Monica Leivak gidatua. Biak ere, letren munduan arituak eta eskarmentua dutenak.

  • Datak: martxoan hasten dira. Kontsultatu tailer bakoitzaren data konkretuak.
  • Ordutegia: 18:00 - 20:00.
  • Lekua: Legazpiko Udal Liburutegian.
  • Hartzaileak: irakurtzea eta idaztea gustuko duen 16 urtetik gorako edonori zuzendua.
  • Izen-ematea: otsailak 2tik aurrera Legazpiko Udal Liburutegian. Horretarako liburutegira bertaratu edo beste bide hauek erabili:  T. 943737186 - W. 639851172 - This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Idaztea gustuko duzu edo hasi nahi duzu? Tailer hau zuretzat da.

Animatu eta eman izena!