Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“I due Foscari” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

2025/01/09
“I due Foscari” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Opera izango dugu urtarrilean urtea hasteko eta Giuseppe Verdiren I due Foscari eskainiko da bi zatitan, urtarrilaren 15ean lehena eta urtarrilaren 22an bigarrena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hiru ekintzatan banatutako tragedia lirikoa. Libretoaren egilea Francesco Maria Piave da eta seigarren Lord Byron izan zen George Gordon Byron idazlearen “The two Foscari” obran oinarritu zen. Erromako Argentina antzokian eskaini zen lehen aldiz 1844ko azaroaren 3an. 

PERTSONAIAK

Francesco Foscari

(Leo Nucci)

Veneziako Dux-a

Baritonoa

Jacopo Foscari

(Vincenzo La Scola)

Duxaren semea

Tenorea

Lucrecia Contarini

(A. Pendatchanska)

Jacopo Foscariren emaztea

Sopranoa

Jacopo Loredano

(Danilo Rigosa)

Hamarreko kontseiluko partaidea eta Foscaritarren etsaia

Baxua

Barbarigo

(Leopoldo Lo Sciuto)

Senatorea

Tenorea

Pisana

(Birgit Eger)

Lucreziaren lagun mina

Mezzosopranoa

Orkestak, Koroa eta Teatro Di San Carlo (Napoles)eko ballet Konpainia

Zuz.: Nello Santi.

 

Napoliko San Carlo antzokian grabatua, 2000. urteko azaroan.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.