Pazko astean, apirilaren 7tik 9ra DBHko ikasleentzako irteera Gorlizko aterpetxera Sorgintxulorekin. Izen ematea martxoaren 6an

Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Pazko Astean Bizkaiko Gorlizko aterpera irteera antolatu du Sorgintxulo aisialdi taldearen gidaritzapean. Irteera apirilaren 7tik 9ra izango da, asteartetik ostegunera, eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.
Ekintza honen bitartez, euskararen erabilera sustatu, Legazpitik kanpo egun batzuk pasa, teknologia alde batera utzi eta adin ezberdinetako beste koadrila eta nerabeekin harremanak izatea lortu nahi da. Aldi berean, Sorgintxulo taldeak uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta begiraleak elkar ezagutzea da irteera honen helburuetako bat.
Izen-ematea datorren ostiralean, martxoaren 6an egin beharko da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldeak duen lokalean (Itxaropen auzoa, 5, behea-esk.). Gazte bakoitzak bere izena eta beste batena eman ditzake. Plaza kopurua: 40. Gehiago badira, zozketa egingo da: martxoak 13, ostirala, 17:30ean Kultur etxean.
Izen-ematea egiteko ezinbestekoa izango da honako dokumentazioa eramatea:
- Gurasoen baimena sinatuta (esku-programan agertzen dena)
- NANren fotokopia
- Osakidetzako txartelaren fotokopia
- 57 euro
Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.