Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Maiatzeko online hitzaldiak, GAZ-en eskutik, Eusko Jaurlaritzako gazteen emantzipaziorako zerbitzua

2026/05/09
Maiatzeko online hitzaldiak, GAZ-en eskutik, Eusko Jaurlaritzako gazteen emantzipaziorako zerbitzua

Beste hilabete batez, GAZ zerbitzutik antolatzen ari diren online hitzaldiei buruzko informazioa partekatu nahi dugu, uste baitugu herriko gazteentzako baliagarria izan daitekeela.

Uda gero eta gertuago dago, eta garai ezin hobea da hurrengo pausoak planifikatzeko: lana bilatu edo atzerrira joateko aukerak aztertzea. Horregatik, maiatzeko GAZ saioetan horretarako tresna praktikoak eskainiko dizkizugu.

Gainera, ongizate emozionalaren espazioarekin jarraituko dugu, estresa kudeatzen eta errutinak hobetzen laguntzeko, eta alokairurako dirulaguntzetan datozen aldaketen berri ere emango dugu.

Saio guztiak online eta doakoak dira. Parte hartu!

Izena ematea

EMANTZIPA ETA GAZTELAGUN: EZAGUTU BERRIKUNTZAK
๐Ÿ“… Maiatzak 12 โ€“ ๐Ÿ•”18:00
Emantzipa programaren deialdi berriari buruzko informazio eguneratua ezagutuko duzu, baita Gaztelagun programan izandako baldintza-aldaketak ere. Etxebizitzari lotutako laguntzen inguruko zalantzak argitzeko aukera paregabea.

NORABIDE. ESTRESA KUDEATZEN IKASTEA
๐Ÿ“… Maiatzak 14 โ€“ ๐Ÿ•”11:00 edo 18:00
Azterketekin estresa dator. Gainezka gaudenean zaila izan daiteke estresa kudeatzea errendimendu akademikoa hobetzeko. Horregatik, ikasteko teknikak eta emozio horren kudeaketa uztartuz, kezka horri amaiera eman ahal izango diogu. Eman izena eta bihurtu estresa zure aliatu.

IRTEN, IKASI, HAZI. UDARAKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK
๐Ÿ“… Maiatzak 20 โ€“ ๐Ÿ••18:00
Uda ez da soilik atseden hartzeko garaia: zure etorkizunerako aukera bikaina ere izan daiteke. Saio honetan nazioarteko esperientziek (Erasmus+, European Solidarity Corps, Global Training, auzolandegiakโ€ฆ) eskaintzen dituzten onurak ezagutuko dituzu, eta zure profilera hobekien egokitzen den aukera nola aukeratu ikasiko duzu.

UDAN LANA TOPATU: BENETAN FUNTZIONATZEN DUENA
๐Ÿ“… Maiatzak 25 โ€“ ๐Ÿ••17:00
Udan lana aurkitu nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Gako praktikoak emango dizkizugu: benetan funtzionatzen duen CV-a, non bilatu eta aukera gehien eskaintzen duten sektoreak. Eman izena eta aktibatu zure uda!

NORABIDE. NOLA HOBETU ZURE ERRUTINAK
๐Ÿ“… Maiatzak 28 โ€“ ๐Ÿ••11:00 edo 18:00
Uste baduzu denbora asko galtzen duzula eta prokrastinazioa gainditzen zaituela, agian ez zara ezer gaizki egiten ari, agian zure errutinak eta ohiturak ez dira oso eraginkorrak. Saio honetan, ohitura txarrak errutina errazetan bihurtzeko moduaz hitz egingo dugu, zure bizitza eralda baitezakete.

Ez galdu aukera eta animatu zaitez!ย 

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Zerbitzu honek gazteek behar duten informazio guztia emango die ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz. Zalantzarik izanez gero, galdetu!
WhatsAppez 646 10 91 26; e-postaz This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. edo espazio birtualean erregistratuz.