Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpin Gau Beltza ospatzeko egitarau berezia prestatu dugu urriaren 30erako eta 31rako

2026/10/23
Legazpin Gau Beltza ospatzeko egitarau berezia prestatu dugu urriaren 30erako eta 31rako

Gau Beltza ate-joka dugu, eta aurten berrikuntza nagusi batekin dator Legazpira. Azken aldian herriko gurasoen aldetik jasotako eskaera eta proposamenei erantzuna emanez, lehenengo aldiz antolatu dugu herri mailako egitarau berezi bat herritar eta familia guztientzat. Horrela, urriaren 30erako eta 31rako ekintza bereziak prestatu ditugu adin ezberdinei begira.

URRIAK 30
Ospakizunari hasiera emateko, nerabeei zuzendutako ekintza bat edukiko dugu:

  • Merendola beldurgarria eta Ongi-Etorri Festa: DBH 1eko ikasleentzat prestatutako ekitaldia.
  • Ordua: 16:30etik 18:30era bitartean.
  • Prezioa: doan. 

URRIAK 31

Herritar eta familientzako hitzordu nagusia
Lehen aldiz herri mailako jarduerak eskainiko ditugu Azokan, familia zein herritar orori irekiak:

  • 17:00 - 19:00: "Iluntasunaren Kandelak" tailerra.
  • 18:30: Txokolate banaketa.
  • 19:00 - 20:00: Disko Festa terrorifikoa.
  • Ekintza guztiak doakoak dira

Herrian giro beldurgarri zein dibertigarriaz gozatzeko aukera ezin hobea eskainiko dugu bi egun hauetan. Zatoz gurekin Gau Beltza ospatzera!