Hurrengo larunbatean, martxoaren 14ean, Ginkana Sorgintxulo taldearekin

Hurrengo larunbatean, martxoak 14, arratsaldeko 17:00etan LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek taldean jolasteko aukera izango dute, Sorgintxulo Aisialdi taldeak gidatuko duen Ginkanan. Euskal Herria plazan izango da eta eguraldi txarrarekin, elizako arkupeetan. Gutxi gorabehera 19:00ak aldera amaituko da ekintza.
Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, martxoak 12, 14.00ak arte.
Ginkana, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraituz, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.
Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: