Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. Izen-ematea Kultur Etxeko harreran, martxoaren 6tik 18ra arte

2026/03/06
Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. Izen-ematea Kultur Etxeko harreran, martxoaren 6tik 18ra arte

Diputazioko Udalekuak (7-13 urte) eta Gazte Oporraldiak (14-17 urte) programetan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 6tik 18ra egin daiteke, Kultur Etxeko harreran, 10.00etatik 18:00etara. Interneten martxoaren 20ra arte egin daiteke eta izen-ematea on line egiteko ez da B@kQrik behar.

Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke. Taldeko 3 pertsona gehienez. 
Plazak zozketa bidez banatuko dira martxoaren 26an. 
Eta plaza lortzen dutenek behin-betiko izen-ematea martxoaren 27tik apirilaren 13ra bitartean egin beharko dute. 

UDALEKUAK (7-13 urte) 
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte. 
7 eguneko jarduerak dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat tokitan.

Kuotak: Kuota orokorra: 146 €
Kuotak progresiboak izango dira, 2024.urteko errenta-aitorpenaren araberakoak.
Diru-sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira:
0-20.000 euroko diru-sarrerak dituzten familiek, 22 €
20.001-25.000 euroko sarrerak dituzten familiek, 102 €
25.000 euro baino gehiago dituztenek, 146 €

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta gurasobakarrei: 102 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 73 €
  • DBE edo GLLren onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 22 €

GAZTE OPORRALDIAK (14-17 urte) 
Txandak 4 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 14-17 urte, 15-17 urte eta 16-17 urte. 
7 eta 10 edo 12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Valentziar erkidegoa eta Madrilgo erkidegoa.
Zenbait ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

Kuotak: Bi kuota mota daude: 
7 egunekoak (orokorra): 200 € eta 10 edo 12 egunekoak (orokorra): 273 €
Kuotak progresiboak izango dira, 2024. urteko errenta-aitorpenaren araberakoak.

Diru-sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira:
0-20.000 euroko sarrerak dituzten familiek, 7 egun, 50 € / 10 edo 12 egun, 68 €
20.001-25.000 euroko sarrerak, 7 egun, 140 € / 10 edo 12 egun, 191 €
25.001 euro baino gehiago, 7 egun, 200 € / 10 edo 12 egun, 273 €

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:
•    Familia ugariei eta guraso bakarrekoei: 7 egun, 140 €/ 10 edo 12 egun, 191 €
•    Kategoria bereziko familia ugariei: 7 egun, 100 € / 10 edo 12 egun, 137 €
•    GLL edo DBE onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 7 egun, 50 € / 10 edo 12 egun, 68 €