Herritarrengana informazioa hurbiltzeko, pantaila digital berria kokatu da Bikuña kiroldegian

Legazpiko Udalak pantaila digital bat jarri du Bikuña kiroldegiko sarreran, Legealdi Planean duen digitalizazioaren eta teknologia berrien erabileraren aldeko apustuaren barruan.
Ekimen honen helburua herritarrei bide moderno, irisgarri eta dinamiko bat eskaintzea da, kiroldegiarekin zerikusia duen guztiari buruz informatzeko.
Pantailak kiroldegiko erabiltzaileentzat interesgarriak diren edukiak erakusten ditu, besteak beste:
- Ongi etorri: instalazioen irudiak eta Eusko Jaurlaritzaren NIK Patrika Digitalari buruzko datuak.
- Balora gaitzazu: erabilitako zerbitzuak eta instalazioak baloratzeko atal bat.
- Gaurkotasuna: kiroldegiarekin eta udal-jarduerarekin lotutako albiste nabarmenak.
- Ikastaroen ordutegia: urteko egutegia, kirol-jardueren programazioarekin.
- Online izen-ematea: alta emateko eta Internet bidez instalazioak erreserbatzeko aukera.
- Uraren kalitatea: igerilekuetako uraren parametroei buruzko informazio eguneratua.
- Urteko egutegia: kiroldegiaren plangintza orokorra.
- Tasak eta tarifak: kirol-zerbitzuen prezioak.
- Kontaktua: Udalarekin zuzeneko kanala iradokizunak, kexak edo abisuak helarazteko.
Jarduera honekin, Udalak herritarrekiko komunikazioa hobetu nahi du, parte-hartzea sustatu eta udal kirol zerbitzuekin harremanak erraztu.