Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Herri danborradan parte hartzeko izen ematea on-line, martxoaren 3tik 21era

2025/02/26
Herri danborradan  parte hartzeko izen ematea on-line, martxoaren 3tik 21era

Maiatzaren 2an, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Herri Danborradan parte hartzeko on-line bidezko izen ematea jarri da 18 urtez gorakoentzat. 16 eta 17 urtetako gaztetxoek era aukera izango dute parte hartzeko, baina ez bide honetatik. Hauek talde edo elkarteren batekin egin beharko dute zuzenean, eta horien bidez egingo da beraien parte-hartzearen jakinarazpena. Ezingo dute abian jarri den izen-emateko bide hau erabili.

Hortaz, 18 urtetik gorakoek martxoaren 18ra arte egin ahal izango dute izen ematea, eta gomendatzen dugu horrela egitea, talde antolatzaileek entseguak hasi aurretik zenbat pertsonak duen parte hartzeko asmoa jakin dezaten, Herri Danborrada era egokian bideratu ahal izateko.

Martxoaren 3tik 21era, ondorengo loturan:

https://www.legazpi.eus/legazpiko-herri-danborradan-izen-ematea

Ohiko izen ematea, aurrez aurrekoa, mantenduko da, ohi bezala apirilean hasiko diren lehen bi entsegu egunetan, apirilaren 8 eta 11n, 19:00etatik aurrera entsegu tokian bertan.

Entsegu egunak:  Apirilak 8,11,15, 22 eta 25, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.
Entsegu orokorra, LMBrekin: Apirilak 29, asteartea, 21:00etan (entsegu hau Domingo Agirreko frontoian egingo dugu).