Herri Danborradako lehen entsegua apirilaren 8an, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan
2025/04/04

Maiatzaren 2an, Santikutz bezperan egingo den Herri Danborradako entseguak honako egun hauetan finkatu dira: apirilak 8,11,15, 22 eta 25, arratsaldeko 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.
Azken honetan gainera, entsegu egunetan izena emateko aukera egongo da.
Entsegu orokorra Legazpi Musika Bandarekin: apirilak 29, asteartea izango da, 21:00etan Domingo Agirre Ikastetxeko Kantxa estalian.