Haurreskoletan irailean hasteko, izena emateko epea apirilaren 22tik maiatzaren 9ra arte

2024an edo 2025ean jaiotako seme-alabak dituztenek, haur-eskoletan plaza bat eska dezakete apirilaren 22tik maiatzaren 9ra arte, datorren 2025eko irailean hasteko. Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke. 2025eko maiatzaren 6tik 14ra bitartean jaioko diren haurren izen-ematea, maiatzaren 23ra arte egin ahal izango da.
Bestalde, 2025-2026 ikasturte hasi eta gero, hastea aurreikusten bada, hilabete bakoitzeko 1etik 10era bitartean eskatu beharko da, hurrengo hileko lehen lanegunean hasteko.
Haur-eskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haur-eskolek 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.
Legazpin bi haurreskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak eta doakoak dira, baina horretarako baldintza batzuk bete beharko dira; baldintza horiek betetzen ez dituztenei, baja emango zaie. Familia bakoitzak aukeratuko du zein haurreskolatan matrikulatu haurra.
Informazio gehiago www.haurreskolak.eus webgunean, Informazio orokorra / Familiak atalean edo zuzenean haurreskoletan. Azken kasu horretan, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, posta elektronikoz edo telefonoz, 9:00etatik 13:00etara.
San Juan Haurreskola San Juan auzoa, 17 Tel.: 943 73 04 34 E-posta: | Itxaropen Haurreskola Itxaropen auzoa, 15-16 Tel.: 943 73 37 78 E-posta: |