Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Haurren uda ikastaroan arituko diren begiraleak

2015/06/09
Haurren uda ikastaroan arituko diren begiraleak
Atzo, ekainaren 8an Epaimahaia bildu zen eta oinarrietan jasotako baremoari jarraiki, aurtengo haurren uda ikastaroan lan egingo duten begiraleen behin-behineko zerrenda osatu zuen puntuazio ordenaren arabera. Behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da datorren ostegunean, ekainak 11, eguerdian.
 
Aurten 15 haur-talde osatu dira eta Legazpiko Udalak 16 begirale hartuko ditu. Uda ikastaroa uztailaren 1ean hasiko da eta 24a izango da azkeneko eguna.
 
Aukeratuak izango diren begiraleek prestakuntza-saioa egin beharko dute datorren ekainaren 17an, arratsaldez, herriko Kultur Etxean.
 

Ikusi behin behineko zerrenda