Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Haurrak Oin Puntetan Eguna Legazpin, apirilaren 6an, igandea goizean

2025/03/28
Haurrak Oin Puntetan Eguna Legazpin, apirilaren 6an, igandea goizean

Korosti Dantza Taldeak sustatu eta kudeatzen duen ekitaldiari iaz aldatu zitzaion izena, Haurrak Oin Puntetan izena hartu zuen, Dantzari Txiki egun gisa ezagutzen genuenak. Aurtengoan goiz partean gauzatuko da jarduera.  

PARTE-HARTZAILEAK

• AURTZAKA dantza taldea (Beasain)

• IRRINTZI dantza taldea (Zumarraga-Urretxu)

• OBERENA dantza taldea (Iruña)

• OINARIN dantza taldea (Antzuola)

• LEIZARRI dantza taldea (Aretxabaleta)

• SUSTRAIAK dantza taldea (Legazpi)

• KOROSTI dantza taldea (Legazpi)

LAGUNTZAILEAK

• Goiz-Deia txistulari taldea

• Doinuzar Dultzaineroak

EGITARAUA

11:00 Dantzarien topaketa Laubiden

11:45 Kalejiraren hasiera (Erdi aroko

artistekin batera)

12:30 Dantza Emanaldia Euskal Herria plazan