Haur-Gazte Danborrada, maiatzaren 1ean

Aurtengoan ere maiatzaren 1ean egingo da, baina 18:00etan hasita. Eguraldi txarra balitz, Bikuña Pilotalekuan eskainiko dute haur eta gaztetxoek danbor ekitaldia.
Ibilbidean: Laubide kalea, Santikutz Kalea, Patrizio Etxeberria Kalea, Nafarroa Kalea, Kale Nagusia, Euskal Herria plaza.
Patrizio Etxeberria kaletik Nafarroa kalerako bidean (Elizondo pare horretan) jendea errepidean ez pilatzea eskatu nahi dugu, ibilbidea lasai egin dezaten.
Haur korporazioaren aurkezpen publikoa eguerdiko 12:00etan egingo da Euskal Herria plazan, Udaletxeko balkoitik Haur korporazioaren aurkezpen publikoa eta aginte makila hartze ekitaldia. Aurretik, 11:30ean Doinua Musika eskolatik abiatuko da Korporazio txikia kalejiran musika eskolako musikariz lagunduta eta plazara arteko kalejira egingo dute. Eguraldiak lagunduko ez balu, aurkezpena Udal Batzar aretoan egingo da, eta kalejira Elizako arkupeetan.
Honako hauek osatuko dute aurtengo korporazioa:
Alkatea: Alaitz Legorburu
Zinegotziak:
Elene Salazar Olazabal |
Izaia Núñez Triguero |
Malen Núñez Triguero |
Olaia Moro Agirre |
Horiez gain, arratsaldeko ekitaldian protagonista izango dira:
Kapitaina: Iker Gonzalez
Kantinera: Deiane Barroso