Haur-Familia Bazkarirako eta Mirandaola Eguneko herri bazkarirako tiketak salgai, apirilaren 7tik aurrera

Maiatzaren 2an, ostirala, 14:00etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen familia bazkaria, jaiak familia giroan bizi asmoz. Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan ere, Lekanazpi elkarteak menua prestatuko du: Makarroiak eta Lakiola baserriko saltxitxak. Tiketaren prezioa 4€. Tiketak eskuratzeko azken eguna, apirilak 24.
Maiatzaren 11n, igandea, ospatuko den Mirandaola Eguneko herri bazkarirako, ohi bezala norberak eraman ahal izango badu ere bazkaltzeko behar duena, Lekanazpi Elkarteak prestatuko du aurtengoan nahi duenarentzat menua: Haragi Paella. Edaria Mirandaola tabernan edo norberak eraman.
Tiketaren prezioa: 6€. Tiketak eskuratzeko azken eguna, maiatzak 7.
Bietarako tiketak apirilaren 7an jarriko dira salgai Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan. Edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu.
Ohi bezala, ez da derrigorrezkoa tiketak izatea bi bazkari hauetan parte hartzeko, norberak eraman bait dezake bere bazkaria. Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.