Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Guztion artean garbitu dugu Urola ibaia

2025/10/01
Guztion artean garbitu dugu Urola ibaia

Joan den larunbatean 50 lagun inguru elkartu ginen Urola ibaiaren garbiketan laguntzeko, eta emaitza ikaragarria izan zen: 244 kilo zabor bildu genituen goiz bakar batean!

Hondakin gehienak plastikoak, latak eta inoiz ibaian amaitu beharko ez luketen beste hondakin batzuk ziren... tabernako hiru aulki ere agertu ziren zabor artean. Hirigunea izan zen zikinkeria gehien pilatu zuen eremua.

Olamendi eskolak, Haztegi ikastolak eta udalak eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzera hurbildu ziren guztiei. Atsegin handia da hainbeste jende ikustea ekarpenak egiteko eta gure ingurua zaintzeko gogoz.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiogu Kattagorri elkarteari, hamaiketako goxoa prestatu baitzigun lanaren ondoren indarberritzeko. Eta nola ez, mila esker Agurtzane eta Jon Elustondori! euren trikitixa eta panderoarekin goiza alaitu zigutelako, jai giroa sortuz eta oso polita.

Azkenik, udal brigadako langileen lana ere aitortu behar da, metatu genituen hondakin guztiak biltzeaz arduratu baitziren.

Horrelako egunek erakusten dute elkartzen garenean gauza handiak lor ditzakegula. Eskerrik asko guztioi Urola garbi mantentzen laguntzeagatik!


Gogoratu parte hartu zuten pertsona guztiak larunbat honetan urtegira eta Barrendiolako araztegira bisita gidatua egitera joan daitezkeela:

Barrendiolara joateko autobusa:

9:00etan Laubideko rotondan

9:15ean Saturnino Telleriako rotondan

9:30ean Barrendiolako urtegian

Legazpira itzultzeko autobusa:

12:00etan  Barrendiolako araztegitik-Saturnino Telleriako rotondara

13:00etan  Barrendiolako urtegitik – Aizkorri kalera (Bus parada)