Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Gobernu Talde berriak udaletxeko balkoiko pankartak kendu ditu

2015/06/18
Gobernu Talde berriak udaletxeko balkoiko pankartak kendu ditu
EAEko Auzitegi Nagusiaren epai batek "Presoak Etxera" aldarrikapena egiten duen pankarta kentzeko agindu zuen. Epai hori betetzeko, balkoitik pankarta kendu berri dute. 2012tik datorren auzia da hau; izan ere, urte horretan, Estatuko Administrazio Orokorrak Legazpiko Udalaren aurkako salaketa jarri zuen, udaletxeko balkoian 'Presoak Etxera' pankarta jarrita izateagatik. 2014an, EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu zuen Estatuko Administrazio Orokorraren errekurtsoa, eta Legazpiko Udalari eskatu zion bakoitik pankarta kentzeko.
 
Era berean, “Euskaraz bizi nahi dugu” dioen oihala tokiz aldatzea erabaki dute, eta udaletxearen sarreran jartzea.