Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

GHT (Great Himalaya Trail), Nepal ekialdetik Mendebaldera zeharkatuz ikus-entzunezkoa, apirilak 10, 19:00etan Kultur Etxean

2025/04/03
GHT (Great Himalaya Trail), Nepal ekialdetik Mendebaldera zeharkatuz ikus-entzunezkoa, apirilak 10, 19:00etan Kultur Etxean

Emanaldia, ekialdetik mendebaldera, oinez, Nepal zeharkatzen duen ibilaldiari buruzkoa da. Egilea: Koke Lasa.

Ekialdean, Phalut-en (Nepal - Sikkim muga) hasi eta Hilsan (Nepal - Tibet Muga) Nepaleko mendebaldeko azken herrian bukatuz. Zeharkaldi honi GHT (Great Himalaya Trail) deitzen zaio.

1600 Kilometroko ibilaldia egin ditugu Nepaleko Himalaya zeharkatzen dituen bi bideak: Goiko bidea eta bide Kulturala uztartuz, herrietatik pasatuz edota 5000 metrotik gorako lepoak zeharkatuz guzti horrek dakartzan bizipenez gozatuz.

Ondorengo loturan duzue aurrerapen txiki bat.