Gazte Mailako VII Aurresku Txapelketa Nagusia Maiatzaren 17an Legazpin
2025/05/08

Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.
Maiatzaren 17an, 17:00etan, Legazpiko Azokan,
D sailaren txanda izango da (2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak).
Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.
Maiatzaren 24ean, 17:00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean,
A sailean (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2012,
2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.
Txapelketaren aurkezpen Prentsaurrekoa maiatzaren 12an, astelehena,12:00etan Legazpiko Kultur Etxean ospatuko da.
Bertan eskainiko dira txapelketaren xehetasun guztiak.