Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusia

Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.
Maiatzaren 17an, arratsaldeko 5etan, Legazpiko Azokan, D sailaren txanda izango da (2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak). 13 dantzarik parte hartuko dute Legazpiko saioan, tartean Eider Carvallo Zabalo eta Jon Alberdi Garde legazpiarrak.
Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.
Larunbaten dantzatuko dituzen piezak:
Graziana
Desafioa edo Aurkez-aurke
Legazpi Zortzikoa
Epaimahaian:
Jose Luis Vallejo (Tolosa)
Katerin Artola (Oiartzun)
Nahikari Vizuete (Lezo)
Gainera urtero bezala "Jantzi Egokienaren" saria emango dugu, epaile lanetan Maria Luisa Mendizabal eta Isabel Aztiria legazpiarrak arituko direlarik.
Atsedenaldian 50 urte hauetan txapelketetan aritu diren eta dabiltzan Sustraiak Dantza taldeko dantzariek Agurra eta Ormatxulo piezak dantzatuko dituzte.
Maiatzaren 24ean, 17:00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean,
A sailean (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.
Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko
Sara Eskudero Mujika A Sailean, eta June Osinalde Mendiola, Araitz Berasategi Armendariz, Nora Lafuente Arizti eta Nora Eskudero Mujika -B sailean.
