Gari Ugarte legazpiarrak Salamancako Itzulia irabazi du
2025/09/22

Legazpiko Udalak zorionik beroenak eman nahi dizkio Gari Ugarteri, Euskadi Fundazioko txirrindulari legazpiarrari, Salamancako Itzulian lortutako garaipen bikainagatik.
Garik sailkapen nagusia irabazi zuen, Salamancako kaleetan zehar azken erlojupekoan erabaki zen lehiaketa zirraragarri baten ondoren. 5 minutu eta 1 segundoko denborarekin, aurkari guztiak gainditu eta podiumeko lehen mailara igo zen hiriko Plaza Nagusian.
Udaletik Gariren ahalegina, dedikazioa eta talentua aitortu nahi ditugu, harro egoteko modukoa baita Legazpiko herritar guztientzat, eta eredugarria txirrindularien belaunaldi berrientzat.
Zorionak Gari!