Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ganadu Feriko Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa ostiralean

2025/05/21
Ganadu Feriko Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa ostiralean

Ostiral honetan, maiatzak 23, arratsaldeko 19:00etan, Ikatza Argazkilari Elkarteak antolatutako Ganadu Azokaren argazki lehiaketako sari banaketa aurrera eramango da eta erakusketa ere inauguratuko da Legazpiko Gizarte Zentroan.

Irekiera ekitaldian, sariak banatuko zaizkie beren irudiekin parte hartu duten helduei eta gaztetxoei, lehen sektorearekin erlazioa duen herriko ekitaldi berezi baten gainean duten begirada aitortuz.

Erakusketa hilabetez egongo da zabalik Gizarte Zentroan: astean zehar goizeko 9.00etatik 20.30ak bitartean, eta asteburuetan 17.00etatik  20.30ak arte, eta aukera paregabea eskainiko du feriko unerik berezienak argazkilarien begiradaren bidez berpizteko.

Anima zaitez bisitatzera eta gure komunitatearen talentuaz gozatzera!