Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ganadu Feriko Argazki Lehiaketa Herrikoiaren irabazleak eta argazki erakusketa

2025/05/27
Ganadu Feriko Argazki Lehiaketa Herrikoiaren irabazleak eta argazki erakusketa

Aurten, lehen aldiz, Ganadu Feriko Argazki Lehiaketa Herrikoia egin da. Ostiral honetan, maiatzak 16, lehiaketako irabazleei sariak eman zitzaizkien:

Irabazleak, kategoriaren arabera:

Kategoria orokorra:

• 1. saria: Iker Gutiérrez

• 2. saria: Mikel Bravo

Herrikoa:

• Sari bakarra: Gurutze Langarika

Gazteen kategoria:

• 1. saria: Arian Gutiérrez

• 2. saria: Leire Anduaga

2025eko Ganadu Feriaren kartela:

• Egilea: Gurutze Langarika

Gainera, Legazpiko Gizarte Zentroan parte hartu duten argazki guztiekin erakusketa zabaldu da. Hurrengo asteetan bisitatu ahal izango da ohiko ordutegian, sarrera librearekin:

Astelehentik ostiralera 9.00-20.30

Asteburuetan 17.00-20.30

Udalak eskerrak eman nahi dizkie Ikatza Argazkilari Elkarteari lehiaketa antolatzerakoan izandako inplikazioagatik, Ander Ibargureni Lakiola baserriko haragi-loteagatik, sari gisa emana, eta Josu Alzelairi ekitaldiko argazkiak ateratzeagatik. Nola ez, mila esker ganadu ferian parte hartu zuten ganaduzale guztiei.

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko edizio hau posible egin duzuen guztioi!

ARGAZKI GALERIA