“Gabriel Arestirekin ikuskizuna” antzezlana, Kandido Uranga eta Inaxio Tolosarekin

Martxoaren 15ean, larunbata, 19:30ean Latxartegi Aretoan.
Bere heriotzaren 50. Urteurrena den honetan Kandido Urangak eta Inaxio Tolosak sortutako antzezlana. “Dena esana dago, baina ez nik esana” zioen Angel Errok, bere poema batean.
“Gabriel Arestirekin” ikuskizunak bi osagai ditu:
A) “Gabriel Aresti Eibarren” fikzio-lana, Pedro Alberdik idatzia.
Gabriel Arestik Eibarren lan egin zuen garaia aitzakiatzat hartuta, haren egunerokotasuneko hiruzpalau ordu berreraiki ditu idazle eibartarrak, ipuin eder batean.
Ipuin hori egokitu eta moldatu egin dugu, antzerki moduan erakusteko.
B) Gabriel Arestiren “Profeta bati” izeneko Q poema, “Harri eta herri” liburukoa.
Liburua argitaratu zeneko 60 urte igaro badira ere, poema horren giroa eta espiritua errazki lotu daitezke gaurko egoerarekin eta gizartearekin. Poesia herriarentzat egina dela aldarrikatzen du Arestik. Herriaren barnean sartu nahi ditu bere hitzak, mailukadaka bada ere.
Hitz horiek bizirik diraute, eta hori gogoraraztera dator “Gabriel Arestirekin” ikuskizuna, gure tresna soilez (ahotsa, gorputza, musika, sormena) eta esperimentatzeko bulkadaz sortutako antzez-lana.
Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933kourriaren 14a- Bilbo, 1975ekoekainaren 5a) euskal idazleaeta poeta izan zen, XX. mendekoeuskal literaturarenberritzaileetako bat. Txillardegieta Saizarbitoriarekinbatera, euskal literaturaren berritzaile nagusietarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesiasozial eta kritikoaegin zuen, Euskal Herriarenegoera salatzeko.
Sarrerak aurrez salgai, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.
Sarrerarik geratzen bada, martxoaren 15ean bertan, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.
Sarreren prezioa: 10€-takoa izango da.
