Gabonetako Zine Kanpaina Latxartegi aretoan. Eusko Jaurlaritza eta Ezae-Euskadiko Zine Aretoen Elkartea-ren ekimenez

Hirutek enpresak ustiatzen du Latxartegi Aretoko zine komertzial saioen jarduna joan den apirilaz geroztik, eta aurten, Eusko Jaurlaritzak eta EZAEk, Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak abian jartzen duten Gabonetako Zine Kanpaina Legazpira iritsiko da.
Era honetan, ohiko asteburuetako emanaldiez gain eskaintza berezia izango da hainbat egunetan, eta prezio berezietan gainera.
Kanpaina abenduaren 21eko Zine Festarekin hasiko da. Egun horretarako iragarritako bi filmetarako sarrerak 3€tan izango dira:
• “Zootropolis 2”. Haurrentzat 17:00etan
• “La deuda” 19:30ean.
Gabonetako PROIEKZIO BEREZIAK. Sarrerak 2 €-tan
• Ostirala 26: Minecraft film bat 17:00 / Sirat 19:30
• Astelehena 29: Looney Tunes lurrak eztanda egin zuen eguna 17:00
• Asteartea 30: Heidi katamotzaren erreskatea 17:00 / Ciudad sin sueño 19:30
• Ostirala, urtarrilak 2 : Kayara inka gerraria 17:00 / Jone batzuetan 19:30