Gabonetako haur parkea eta txutxu trena, urteari amaiera emateko

Abenduaren 29an arratsaldeko 16:00etan 25.Gabonetako Haur parkea irekiko da Urbeltz pilotalekuan eta Azokan. Ordutegia honakoa izango da:
- Abenduak 29, astelehena: 16:00 – 19:30
- Abenduak 30, asteartea: 10:30-14:00 / 16:00-19:30
- Abenduak 31, asteazkena: 10:00 – 13:00
Parkean 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jolasak egongo dira. Txikienek arduradun baten ardurapean egon beharko dute.
- Urbeltz Pilotalekuko pistan:
- 2-5 urtekoen gunean: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin, lurzorua moketadunarekin.
- 6-10 urtekoen gunean: txirrista eta puzgarri bana.
- 11-14 urtekoen gunean: Giza futbolina, pista army eta bungee-run.
- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
- Joko interaktiboetako pantailak, futbol-mahaiak eta paleta-gol.
- Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea; karetak, postalak eta marrazkiak.
- Azokan: Trineoa
Saio bakoitzerako sarrera 2,5 eurokoa izango da. Goizeko saioagatik 2,5 euro eta arratsaldekoagatik, beste 2,5 euro.
Txu-txu trena hiru egunetan arituko da Legazpiko kaleetan, Gabonetako Haur parkearen ordutegi berdinean eta doakoa izango da. Euskal Herria plazatik irtenda Laubide auzoko errotondaraino igoko da eta bertan jaisteko aukera egongo da. Tokirik egonez gero, igotzeko aukera ere emango da.
Abenduaren 30ean goizeko lehenengo bidaietan, Txu-txu trenak ibilbide berezia egingo du, Eguneko Zentroko, Santikutz egoitzako eta Meaztiko erabiltzaileekin eta haien familiekin.
