Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ezagutu Arrobi mendia eta saguzarren gaua irailaren 5ean eta 6an

2025/08/18
Ezagutu Arrobi mendia eta saguzarren gaua irailaren 5ean eta 6an

Legazpiko Udala eta Naturtzaindia elkarteak bi jarduera berezi prestatu dituzte asteburu honetarako:

  • Irailak 5, ostirala – Saguzar Gaua: saio dibulgatiboan, saguzarren mundu harrigarria ezagutuko dugu eta basoen kontserbazioaren garrantziaz hitz egingo da.

Izena eman

  • Irailak 6, larunbata – Arrobi mendiko ibilaldi gidatua: guztira 12,3 kilometroko eta 200 metroko desnibeleko ibilbidean, komunitate-intereseko hiru habitat eta hauek zaintzeko egindako lanak ezagutuko ditugu. Bost geldialdi interpretatibo egingo dira, eta amaieran hamaiketako txiki bat izango da parte-hartzaileentzat.

Izena eman

Ez galdu aukera!

Izena emateko epea irailaren 1era arte egongo da zabalik. Epea amaitutakoan, Aztiriraino joateko autobusa antolatuko da.

Etorri eta bizi gurekin Arrobi mendia eta saguzarren magia!