Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Euskorleans” musika eta dantza emanaldia urriaren 5ean, Euskal Herria plazatik abiatuta

2025/09/26
“Euskorleans” musika eta dantza emanaldia urriaren 5ean, Euskal Herria plazatik abiatuta

Maiatzeko Santikutz jaietarako iragarrita zegoen ekitaldi hau, jaietako azken egunerako, baina eguraldi txarra medio ez zen gauzatu, eta data berri bat jarri genuen.

Urriaren 5ean, igandea, egingo da kale emanaldi hau, 18:30ean Euskal Herria plazatik abiatuta, eta eguraldiak lagunduko ez balu, Azoka eta inguruko aterpeak baliatuko dira.

Euskorleans

Kukai Dantzak eta Euskorleans Bandak bat egin dute kale ikuskizun alai eta ibiltari hau antolatzeko.

Euskal doinu eta dantza ezagunak jaso, New Orleans giroko dixie band baten doinuetara egokitu eta dantza zein musikaren plazerra herritarrekin elkarbanatzeko moldatu dituzte.

Zure herriko kaleak alaitzera datoz!

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya & Luis Mari Moreno ‘Pirata’
Dantzariak: Kukai Dantza (Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru,
Nerea Vesga, Urko Mitxelena)
Musikariak: Euskorleans Band