Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Euskara ikasteko eta erabilera sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik urriaren 31ra arte

2026/08/17
Euskara ikasteko eta erabilera sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik urriaren 31ra arte

Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak 2026ko urriaren 31ra arte zabalik izango du euskararen erabilera sustatzeko eta euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira.

2026rako hiru laguntza-ildo nagusi aurreikusi dira:

  1. Euskara ikasteko laguntzak: Legazpin erroldatutako herritarrei zuzenduta daude. Barnetegietara, herritik kanpoko euskaltegietara (Legazpin eskaintzarik ez dagoenean) edo UEUko ikastaroetara joateko laguntzak dira. Barnetegien kasuan, matrikularen % 50 lagunduko da; auto-ikaskuntza eta herritik kanpoko ikastaroetan, berriz, % 25.
  2. Merkataritza eta entitateentzako laguntzak: Legazpin jarduera ekonomikoa duten 15 langile baino gutxiagoko pertsona fisiko edo juridikoek eska ditzakete errotuluak, irudi korporatiboa edo webguneak euskaraz jartzeko laguntzak.
    • Testua euskara hutsean denean, gastuaren % 50 lagunduko da, gehienez 300 euro errotuluetan eta irudi korporatiboan, eta 500 euro webguneetan. 
    • Testua euskaraz eta beste hizkuntzaren batean dagoenean, gastuaren %30 lagunduko da, gehienez 150 euro errotuluetan eta irudi korporatiboan, eta 250 euro webguneetan. 
  3. Kirol-elkarteentzako laguntzak: Herriko kirol-klubek entrenatzaile eta begiraleak euskaraz prestatzeko gastuen % 100eko laguntza jaso ahal izango dute.

Laguntza hauen helburua da euskararen presentzia eta erabilera indartzea herriko hainbat esparruetan: kirolean, merkataritzan, lan-munduan eta gizarte-bizitzan.

2025ean, laguntza-programa honen bidez:

•    6 herritarrek euskara ikasteko laguntza jaso zuten, guztira 1.818,50 euro.
•    8 entitatek beren errotulazioa edo irudi korporatiboa euskaratzeko laguntza jaso zuten, guztira 2.350 euro.
•    Kirol-klub batek hiru entrenatzaile euskaraz trebatzeko 1.050 euroko dirulaguntza jaso zuen.

Laguntza hauek eskuratzeko, ezinbestekoa da Legazpin erroldatuta egotea edo jarduera herrian garatzea, eta zerga-betebeharrak egunean izatea.

DEIALDIA

ONLINE ESKAERA