Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroetan izena emateko epea ireki du Udal Euskaltegiak
2025/08/28

Ikasturte berriari hasiera emateko prest du euskara ikasteko edo hobetzeko eskaintza Legazpiko Udal Euskaltegiak. Urrian hasiko dira ikastaro berriak eta maila guztietako taldeak arituko dira ikasturte honetan ere.
Izen ematea gaurtik irailaren 26ra bitarteanizango da zabalik eta dei berezia egin nahi die euskaltegiak euskarara lehenengoz hurbildu nahi duten herritarrei.
Horretarako, euskaltegira jo, 843 74 00 90 telefono zenbakira deitu edo Internetez eman dezakete izena: https://labur.eus/aurrematrikula24-25