Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Euskadiko Bakarkako 40. Xake Txapelketa Absolutua Legazpin ospatuko da apirilak 23-27 bitartean

2025/04/10
Euskadiko Bakarkako 40. Xake Txapelketa Absolutua Legazpin ospatuko da apirilak 23-27 bitartean

Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurtengoan ere Euskadiko Bakarkako Xake Txapelketa Absolutua ospatuko da Legazpin apirilaren 23a eta 27a bitartean. Honen azalpen guztiak emateko gaur goizean aurkezpena aurrera eraman da, bertan Alberto Vesga Santikutz Xake elkartetik eta Legazpiko kirol zinegotzia den Josu Galilea egon dira.

“Bigarren urtez Euskadiko txapelketa herrian ospatzeko eskaria zabaldu zigutenean ez genuen zalantzarik izan. Hortaz, berriro ere xakearen munduan murgiltzeko aukera izango du Legazpik eta gure herriaren izena bai Euskadi eta baita munduan ere ezagutzeko aukera ematen digu”, esan du Josu Galilea zinegotziak.

Aurten ere txapelketahonetarako lortu duten jokalari zerrenda oso maila altukoa da;  aurreko urtean bertan egondako 14 jokalariek errepikatuko dute. Parte hartzaileen artean ranking ofizialean kokatzen diren lehenengo bost jokalariak ere izango ditugu: Unai Garbisu, Iruñeako Orvina xake elkarteko kidea; Sestaoko klubeko hiru kide;  Euskal Ligako Ohorezko Mailako egungo garailea den Carlos Suárez,  David Martínez eta egungo txapelduna den Sergio Trigo. Halaber, aipagarria da Groz Xake Taldeko jokalaria den Santigo Gonzalez, Euskadiko txapelketako 6 ediziotan garaile izan dena.

Era berean, Unai Calleja egungo Espainiako xake txapeldun bizkaitarrak, Miriam Parkhurst egungo Euskadiko txapeldunak eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko probintzietako txapelketetako sailkatuek eta Euskadiko jokalari gazteenetako batzuek ere hartuko dute parte: Patxi Moreno Hondarribi Marlaxka klubeko kideak, Alex Odriozola Gros Xake Taldeko kideak edo Markel Vesga etxeko jokalariak.

Partidak eta ekintzak

Txapelketak zazpi txanda izango ditu. Partidak internet bidez emango dira eta edonor gonbidatuta dago Agirre Etxeberriko joko-aretoa zuzenean bisitatzera. Partida bakoitzaren iraupenari dagokionez, jokalari bakoitzak ordu eta erdi eta 30 segundo gehiago izango ditu egindako mugimendu bakoitzeko. Beraz, litekeena da partida bakoitza 4 ordutik gora luzatzea.

Bestalde, Agirre- Etxeberri kanpokaldean tablero eta piezak erraldoiak jarriko dira umeek jolas dezaten. Edonok gertauratu daiteke ikustera partidak eta jolastera bere umeekin.

Egitaraua:

  • Apirilak 23: arratsaldeko 17.00etan hasiko da
  • Apirilak 24: bi txanda izango dira, 10.00etan eta 17.00etan
  • Gaueko txapelketa 22.30eanxake tximista (3 minutu jokalari bakoitzeko + 2 minutuko igoera). Irekia.
  • Apirilak 25: arratsaldeko 17.00tan
  • Apirilak 26: 10.00etan eta 14.00tan
  • Goizeko 10.00etan haurrentzako partida irekiak egongo dira.
  • Apirilak 27: 10.00 azken txanda.

“Santikutz Xake elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiogu Euskadiko Xake Federakuntzaribere konfidantzagatik gure klubari txapelketa hau antolatzeko; Legazpiko udalari bere laguntza logistikoa eta ekonomikoagatik; eta Doinu Musika Eskolari bere instalakuntzak uztegatik egun hauterako, Attiko Estudio Grafikoa, Urdangarin Burdindegia, Katilu eta Aitxuri jatetxeak, Mauleon Hotela eta Bergaretxe Apartamentuak, Sustrai Frutadenda, Ogiberri Kale Nagusia,  Lenbur Fundazioari, Ormazarreta Zalditegia eta Gorka Gomez argazkilariari”, esan du Alberto Vesgak.

BIDEOA IKUSI:

 

 

 

PRENTSAURREKOA IKUSI: