Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Etxebizitzari buruzko online hitzaldiak, GAZen bidez, Eusko Jaurlaritzaren gazteen emantzipaziorako zerbitzua

2025/10/06
Etxebizitzari buruzko online hitzaldiak, GAZen bidez, Eusko Jaurlaritzaren gazteen emantzipaziorako zerbitzua

Gazteen emantzipaziorako Eusko Jaurlaritzaren  GAZ zerbitzuak etxebizitzari buruzko online hitzaldi batzuk antolatu ditu urrian, herriko gazteentzat baliagarriak izan daitezkeenak.

  • Etxebizitza erostea
    Urriaren 8an,asteazkena
    17:00etan
    Etxebizitza erosteko gako nagusiak: pausoak, aukerak eta baliabide erabilgarriak.
  • Etxebizitza erosteko dirulaguntzak
    Urriaren 9an,osteguna
    17:30ean
    Laguntza ekonomiko eta zerga-dedukzioen inguruko informazio praktikoa.
  • GazteAval programa
    Urriaren 14ean,asteartea
    17:30ean
    Eusko Jaurlaritzak gazteentzako martxan jarri duen abal programa berria ezagutzeko aukera. Baldintzak eta prozedura azalduko dira, eta zure zalantzak argitzeko tartea ere egongo da.
  • Nola lortu etxebizitza publikoa (alokairua eta erosketa)
    Urriaren 27an, astelehena
    17:00etan
    Etxebidek erregistroa, promozioak, esleipenak eta tramiteak nola egin behar diren azalduko dizkigu, zure galderak erantzunez.

Parte hartzeko aurretik: IZENA EMAN behar da.

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Zerbitzu honek behar duzun informazio guztia emango dizu ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz. Zalantzarik baduzu, egin zure kontsulta.

WhatsAppez 646 10 91 26; e-postaz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo espazio birtualean erregistratuz: https://gaz.eus/company/emancipanet