Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa urriaren 31ra arte ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan
2025/10/21

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeatzen duen Legazpi Hiria Estatu mailako Argazki lehiaketara, 99 partaideren 293 lan aurkeztu ziren. Horietatik, 50 aukeratu dira erakusketa osatzeko, tartean sarituak, noski.
Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai urriaren 31ra arte, astegunetan 17:00etatik 20:00etara.