Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketa eta Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyaren sari banaketa urriaren 17an

2025/10/09
Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketa eta Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyaren sari banaketa urriaren 17an

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko bi lehiaketa hauen sari banaketa ekitaldia, urriaren 17an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan egingo da Kultur Etxean.

Sari banaketa aurretik, ikus-entzunezko baten bidez ezagutuko ditugu ARGAZKI RALLYra aurkezturiko argazkiak eta sarituak izan diren lanak.

Joan den irailaren 14an jokatu zen argazki Rallyan 59 argazkilarik hartu zuen parte, Euskal Herriko herri desberdinetatik etorriak: Donostia, Tolosa, Beasain, Orereta, Irun, Durango, Burlada, Zalla...

Hona sarituak:

1 Gorka Gomez

2 Ruben Caceres

3 Javier Lopez Fabian 

Herriko saria - Jose Venegas

LEGAZPI HIRIA ESTATU MAILAKO LEHIAKETAri dagokionez, 99 egileren 293 lan jaso dira. Partaideak Euskal Herria, Madril, Valentzia, Bartzelona, Murtzia...

Bi lehiaketetako Sari banaketa ekitaldiaren ondoren berriz, Legazpi Hiria Estatu mailako argazki lehiaketari dagokion erakusketa irekiko da.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai urriaren 31ra arte, astegunetan 17:00etatik 20:00etara.