Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Erreka Eguna irailaren 27an ospatuko da eta Barrendiolako araztegia bisitatzeko aukera ere egongo da aurten

2025/09/17
Erreka Eguna irailaren 27an ospatuko da eta Barrendiolako araztegia bisitatzeko aukera ere egongo da aurten

Legazpiko Udalak eta ikastetxeek Erreka Egunean parte hartzera animatzen zaitugu. Aurtengoan gainera, irailaren 27an ibaia garbitzera joaten direnek, hurrengo larunbatean Barrendiolako araztegia bisitatzeko aukera ere zabaltzen delarik. Izena ematea zabalik da dagoeneko.

Erreka Egunaren inguruan antolatu diren ekintzak honako hauek dira:

  • ERREKA EGUNA. Hilaren 27ko goizean, ibaira iritsi behar ez zuten elementu arrotz guztiak kenduko ditugu: plastikoak, metalak, trasteak...
  • BARRENDIOLAKO ARAZTEGIRA BISITA. Urriaren 4an, larunbata, ibaia garbitzera hurbildutako guztiok Barrendiolako araztegia bisitatzera gonbidatuta zaudete. Bertan estazioko teknikariak azalduko digu urtegiko ura nola arazten den gure etxeetara iritsi aurretik.

Familiarekin eta lagunekin gozatzeko aukera paregabea!

Animatu zaitez eta parte har ezazu!

Ibaiaren garbiketa

NOIZ: Irailak 27, larunbata

ORDUA: goizeko 9:30ean

ELKARGUNEA: Euskal Herria plaza

OHARRAK:

  • Zure taldea zein den jakiteko, kontsultatu www.legazpi.eus hilaren 25ean, osteguna.
  • Errekaren ertzetik ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri.
  • Eskularruak eta zabor-poltsak udalak jarriko ditu.
  • Ordezko arropa edo zapatak ekarri nahi badituzu, azokan utzi ahal izango dituzu.

Barrendiolako araztegira bisita

NOIZ: Urriak 4, larunbata

ORDUA: goizez (ordutegia zehaztuko da)

ELKARGUNEA: Saturnino Telleriako biribilgunean autobusa hartuko dugu

OHARRAK:

  • Doakoa da
  • Bertako teknikari batek egingo digu bisita.

IZENA EMATEA:

  • Telefonoz edo aurrez aurre, Legazpiko udaletxean. Udalerritik egindako deiak 010 eta kanpotik 943 737 030
  • Formulario honetan datuak jarriz.
  • Olamendi eskolan eta institutuan, eta Haztegi Ikastolan
  • Izen-emate epea: irailaren 23ra arte