Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Eltxo tigrearen detekzio kanpaina abian da Legazpin

2025/06/05
Eltxo tigrearen detekzio kanpaina abian da Legazpin

Datozen hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eltxo tigrearen presentziari buruzko azterlan bat egingo du Legazpin. Horretarako, hainbat tranpa jarriko ditu udalerriko toki desberdinetan.

Asiako hego-ekialdeko eltxo-espezie inbaditzaile bat da. Eltxoaren lehen detekzioa 70eko hamarkadan egin zen Europan, eta Euskadin 2014an. Azken urteotan, eltxoa hainbat udalerritan hedatu eta ezarri da, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hainbat gaixotasun transmititzen dituen eltxoa denez, garrantzitsua da ugaltzea prebenitzea.

Dokumentu honetan eltxo honen ezaugarriei buruzko informazio gehiago duzu, zer egin dezakegun eltxoaren agerpena prebenitzeko eta zer egin behar dugu ziztatzen bagaitu.

Informazio gehiago HEMEN