Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Elkarri laguntzeko talde-saioak jarriko dira abian, Sendian programaren barruan

2025/10/23
Elkarri laguntzeko talde-saioak jarriko dira abian, Sendian programaren barruan

Azaroaren 3an, mendekotasuna duten pertsonen senideei elkarri laguntzeko talde-saioak hasiko dira.

Profesional espezialista batek -psikologo batek- zuzenduko du taldea. Saioen helburua da egoera bera bizi dutenen arteko laguntza erraztea, zainketek dakartzaten zailtasun emozional eta pertsonalen aurrean beren baliabide pertsonalak eta konponbide egokienak ezagut ditzaten.

Zaintzaileen etxeko errutinen ordutegiek sortzen dituzten zailtasunak ulertuta, saioak hamabostean behin egingo dira, ordu eta erdiz.

Era berean, bertaratuko direnei joan ahal izatea errazteko, Legazpiko Udalak espazio bat prestatu du herriko gizarte-zentroan; horrela, joan-etorriak saihestuko dira, eta arreta Legazpiko udalerrian bertan zentralizatuko da.

Saio horietan parte hartzeko eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuen bitartez egin beharko da, eta zerbitzu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Sendian Programara bideratuko dute. Mendekotasuna duten pertsonei zaintza aktiboa ematen dieten senide guztiak izan daitezke taldeko kide.

Zerbitzua doakoa da, eta urteko edozein unetan hartu ahal izango da saioetan parte. Oraingoz, Zerbitzua 2025eko azaroan hastea aurreikusten da, 2026ko ekainera arte; beraz, taldeak aktibo jarraitzen duen bitartean, bertan parte hartzeko eskaerak egin ahal izango dira aldi horretan.

Norentzat: mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senideak

Parte hartzeko: eskaera aurkeztuko da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, aurretiko hitzordua eskatuta: 943 73 70 30

Saioen tokia: gizarte-zentroa. Latxartegi, 2

Eguna/Ordua: astelehena / 15:15-16:45

Aldizkakotasuna: 15 egunean behin