Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ekainaren 18an, Olazabal Institutuko ikasleen Azoka Solidarioa

2025/06/13
Ekainaren 18an, Olazabal Institutuko ikasleen Azoka Solidarioa

Ikasturtean zehar tutoretzako hainbat saiotan Olazabal BHI-ko ikasleek erakunde solidarioen lanketa egin dute. Helburua bikoitza izan da: alde batetik, elkarte horiek hobeto ezagutuz, gizarte gaien inguruan sentsibilizatzea eta bestetik, lankidetzan arituz, herrian bertan egindako lana komunitateari ezagutaraztea.

Hori dela eta, proiektuari amaiera emateko datorren ekainaren 18an azoka solidarioa ospatuko da. Jasotakoa Aspanogi Elkartearen alde joango da. 10:00etatik 13:00etara izango da, Nafarroa kalea eta Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean. Eguraldi txarra eginez gero, Parrokiako arkupean egingo da.