Ekainak 22an Alaitasuna Errondailak emanaldi ibiltaria eskainiko du Santikutz Abesbatzarekin batera erdiguneko kaleetan
2025/06/17

San Joan egunaren inguruan egin ohi dute bi musika talde hauek San Joan erronda izenez ezagutzen dugun kale emanaldia.
Aurtengoan, ekainak 22an, arratsaldez egingo dute, 19:30etatik aurrera, ohi bezala Alaitasuna Errondailaren ekimenez, eta Nazioarteko Musikaren Egunaren biharamunean.