Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

EHU-ren aurkezpena abenduaren 2an

2014/11/28
EHU-ren aurkezpena abenduaren 2an

EHU (Euskal Herriko Unibertsitateak) aurkezpena egingo du abenduaren 2an Legazpin

EHUk Gipuzkoan hainbat aurkezpen jardunaldi antolatu ditu eta Legazpin egingo da Goi Goierrikoa, Kultur Etxeko Areto Nagusian 18:30ean. Helburua Unibertsitatearen eta etorkizuneko ikasleen arteko lehen harremana bideratze da. Era berean, bertaratzen denak,  unibertsitate honi buruzko informazio orokorra jasoko du eta gogoko dituen unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzeko aukera izango du. Ekitaldia elebiduna izango da.