Donosti Cup 2025eko jardunaldi bat Irene Paredes kirol-gunean ospatuko da uztailaren 11n

Uztailaren 7tik 13ra ospatuko da Donosti Cup 2025, Gipuzkoa futbolaz, kultur aniztasunaz eta giro ederrez beteko da 30 herrialdetako 900 talderekin eta 15.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin.
Edizio hau orain arteko nazioartekoena izangoda. Tanzaniaren, Taiwanen eta Dominikar Errepublikaren debutarekin 86ra igo da txapelketa sortu zenetik parte hartu duten herrialdeen kopurua. Estatu Batuak izango dira aurten ere talde gehien ekarriko dituen herrialdea (107 talde). Ondoren datoz Frantzia (62 talde), Mexiko (17) eta Japonia (12). Estatu mailan, 112 autonomia-erkidegotako taldeak izango dira lehian. Kataluniak (161 talde) eta Madrilek (81) ordezkaritza handiena izango dute.
Eta tokian-tokiko parte-hartzeari dagokionez, Gipuzkoak errekor berria ezarriko du: 385 talde eta 6.700 kirolari. Horri esker, Donosti Cup bihurtuko da Gipuzkoan kirolari gehien batzen dituen urteko ekitaldia. Gainera, urte historikoa izango da emakumezkoen futbolarentzat: 200 taldek eman dute izena, eta 10 herrialdetako 4.000 jokalarik baino gehiagok.
Legazpiko jardunaldia
Aurten 2.000 partida baino gehiago jokatuko dira Gipuzkoako txoko guztietan zehar, 65 futbol zelaitan banatuta. Ohiko egoitzei —Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldeko hainbat udalerri barne— bi kokaleku berri gehitu zaizkie: Urruñako udal estadioa eta Ziburuko Futbol Klubaren kirol hiria, Ipar Euskal Herrian. Bestalde, Lasarteko Atsobakar estadioa egoitza ofizial gisa estreinatuko da, berriki zabaldu baita.
Gure herriari dagokionez,uztailaren 11n Donosti Cup-eko jardunaldi bat aurrera eramango da Legazpiko Irene Paredes kirol-gunean, ondorengo ordutegiarekin:
Ordua | Kategoria | Eronda |
10:00 | B19 Champions League | 1/32 Final |
11:15 | B19 Champions League | 1/32 Final |
12:15 | B19 Champions League | 1/16 Final |
13:30 | B19 Champions League | 1/16 Final |
15:30 | B19 Europa League | 1/32 Final |
17:45 | G19 Europa League | 1/4 Final |
18:45 | B19 Europa League | 1/16 Final |
Donosti Authentics Cup-ek 5 urte betetzen ditu
Donosti Authentics Cup-en 5. urteurrenaren ospakizunak, txapelketaren bertsio inklusiboak, aurten, Mexiko, Katalunia, Euskadi eta Frantziako 10 talde izango ditu partaide.
Txapelketak, berriz ere berretsi du gizartea eraldatzeko tresna gisa kirolaren eta inklusioaren aldeko konpromisoa. Ildo beretik, aurten “Donosti Cup Munduan” beka-programa jarri da martxan, 40.000 euroko aurrekontuarekin. Hautaketa-prozesuaren ondoren, Future Stars Academy (Tanzania) eta Hold My Hand (Etiopia) proiektuak aukeratu dira. Hala ere, talde etiopiarrak bertan behera utzi behar izan du bere parte-hartzea, bisado-arazoengatik. Haren ordez, Lavapiéseko Dragones taldea ariko da, lehen aldiz txapelketan, talde femenino batekin. Gainera, antolakuntzak Benifaióko talde bati gonbidapena luzatu dio, DANA ekaitzak kaltetu zuen eskualdeko taldeari, txapelketako izen-ematea eta egonaldia bere gain hartuta.
