Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. Izen-ematea Kultur Etxeko harreran, martxoaren 28ra arte

Diputazioko Udalekuak (7-13 urte) eta Gazte Oporraldiak (14-17 urte) programetan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 18tik 28ra egin daiteke, Kultur Etxeko harreran, 10.00etatik 18:00etara edo Interneten. Izen-ematea on line egiteko ez da B@kQrik behar.
Eskaerakbanaka eta taldeka egin daitezke. Taldeko 3 pertsona gehienez.
Plazak zozketa bidez banatuko dira apirilaren 3an.
Eta plaza lortzen dutenek behin-betiko izen-ematea apirilaren 4tik 16ra bitarteanegin beharko dute.
UDALEKUAK (7-13 urte)
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.
7 eguneko jarduerak dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat tokitan.
Kuotak: Kuota orokorra: 142 €
Kuotak progresiboak izango dira, 2023.urteko errenta-aitorpenaren araberakoak.
Diru-sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira:
0-14.000 euroko diru-sarrerak dituzten familiek, 21 €
14.000-19.700 euroko sarrerak dituzten familiek, 99 €
19.700 euro baino gehiago dituztenek, 142 €
Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:
- Familia ugariei eta gurasobakarrei: 99 €
- Kategoria bereziko familia ugariei: 71 €
- DBE edo GLLren onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 21 €
GAZTE OPORRALDIAK (14-17 urte)
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.
7 eta 10, 11, 12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Valentziar erkidegoa eta Madrilgo erkidegoa.
Zenbait ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.
Kuotak: Bi kuota mota daude:
7 egunekoak (orokorra): 194 € eta 10, 11 edo 12 egunekoak (orokorra): 265 €
Kuotak progresiboak izango dira, 2023. urteko errenta-aitorpenaren araberakoak.
Diru-sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira:
0-14.000 euroko sarrerak dituzten familiek, 7 egun, 49 € / 10-11 edo 12 egun, 66 €
14.000-19.700 euroko sarrerak, 7 egun, 136 € / 10-11 edo 12 egun, 186 €
19.700 euro baino gehiago, 7 egun, 194 € / 10-11 edo 12 egun, 265 €
Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:
- Familia ugariei eta guraso bakarrekoei: 7 egun, 136 €/ 10, 11 edo 12 egun, 186 €
- Kategoria bereziko familia ugariei: 7 egun, 97 € / 10, 11 edo 12 egun, 133 €
- GLL edo DBE onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 7 egun, 49 € / 10, 11 edo 12 egun, 66 €