Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Denboraldiko azken zine-klub saioa Latxartegi aretoan: “Casa en llamas”. Apirilak 25, ostirala, 19:00etan

2025/04/18
Denboraldiko azken zine-klub saioa Latxartegi aretoan: “Casa en llamas”. Apirilak 25, ostirala, 19:00etan

Legazpi Zine-Klub elkarteak apirilaren 25eko saio honekin emango dio amaiera 2024-25 denboraldiari. Dani de la Orden zuzendariaren “Casa en llamas” eskainiko dute.

Sinopsia:

Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaqueseko bere etxean, Costa Bravan. Duela urte batzuetatik dibortziatuta, bere ohiak bikote berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi egiten dute bizitza, inolako kasurik egin gabe. Baina Montseri ezerk eta inork ez dio lortuko gogoak izorratzea; denbora gehiegi darama une honen zain. Asteburu hau bai ala bai asteburu aproposa izango da... horretarako dena erre behar badu ere.

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Dani de la Orden

Gidoia: Eduard Sola

Aktoreak: Emma Vilarasau, Enric Auquer, María Rodriguez Soto, Macarena García, Antonio San Juan,…

Musika: Maria Chiara Casá

Argazkia: Pepe Gay de Liébana

Generoa: Komedia. Drama/Komedia dramatikoa. Familia

Iraupena: 105 minutu

Urtea: 2024