Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

"Dei solidarioen Sprinta-Zilarrezko haria" ospatuko du Nagusilanek, martxoaren 28an gizarte zentrotik

2025/03/20
"Dei solidarioen Sprinta-Zilarrezko haria" ospatuko du Nagusilanek, martxoaren 28an gizarte zentrotik

Nagusilan Legazpik urtean 6.000 ordu baino gehiago ematen ditu boluntariotzan, eta hainbat jarduera lantzen dituzte, hala nola Eguneko Zentroa, Egoitza, Garagune, etxebizitzak eta belaunaldien arteko proiektuak. Oraingo honetan, ekimen berriak garatzen jarraitzeko, datorren martxoaren 28an "Zilarrezko haria" proiektua burutuko du, Legazpin nahi ez duten bakardadeko egoeran dauden pertsonei 10.00etatik 16.00etara etengabe egingo zaien dei solidarioen esprinta. "Ekitaldi honen helburua bakarrik dauden adinekoen eta babesa eta maitasuna emateko prest dauden boluntarioen arteko lotura sustatzea da", azaldu dute Asun Ugarte eta Micaela García Nagusilaneko kideek.              


"Aurten ilusioz betetako proiektu bat dugu, eta ahalik eta ikusgarritasun handiena eman nahi diogu: Zilarrezko Haria". Zerbitzu honek, azken erabiltzailearentzako doako telefono-deien bidez, hainbat arrazoi direla medio bakarrik edo isolatuta dauden pertsonengana iristea du helburu. "Zilarrezko hariarekin dugun helburua da, adinagatik, gaixotasunengatik edo oztopo sozialengatik bakardadena sentitzen diren pertsonak, gainerako gizartearekin konektatuko dituen hari bat zabaltzea da, laguntza, entzumena eta konpainia eskainiz, dena telefonoaren bidez", diote Nagusilanetik.               


"Ekitaldi honekin aukera izango dugu bertatik bertara ikusteko lan honek eta dei hauek zer suposatzen duten, keinu txiki horrek zerbait oso handia ekar baitiezaioke jasotzen duen pertsonari", gehitu du Nerea López de Heredia zinegotziak.   


Horrela, martxoaren 28an, ostirala, 10:00etatik 16:00etara, Zilarrezko Haria izeneko Sprinterako call centerra gizarte-zentroan kokatuko da. Nagusilanetik gure komunitatearentzat hain garrantzitsua den kausa honekin bat egitera animatu dituzte herritarrak. Parte hartzera animatzen den orok Nagusilanekin harremanetan jar daiteke 668 553 694 edo 619 947 641 telefonoetara deituz, edo Gizarte Zentrora deituz (943 73 12 76) eta Micaela edo Asunengatik galdetuz.


"Ilusio handiz jaso dugu ekimen honen berri, datorren ostiralean egingo dena ez baita soilik dei-esprint bat, pertsonen arteko zubi bat baizik. Horregatik, Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu Nagusilani Legazpin egiten duten lanagatik, bakardadean sentitzen diren pertsonei ematen dieten arnasagatik eta laguntzagatik; horrelako ekitaldi txiki batek emaitza handiak ekar ditzakeelako ", gaineratu du Eric Galvez Legazpiko alkateak.            


Nagusilan
Nagusilan Legazpi 2000. urtean sortu zen eta, ordutik, 43 boluntariok osatutako talde ikaragarria izan dute herrian. Bere eginkizun nagusia  hedu nagusien artean nahi ez den bakardadeari aurre egitea da. Errealitate horrek, zoritxarrez, pertsona askori eragiten die gure gizartean. Akonpainamendu- programen, laguntza emozionalaren eta jarduera sozialen bidez, Nagusilan Legazpik lan egiten du gure adinekoei merezi duten komunitate eta pertenentzia zentzua itzultzeko.